Abadiño Udala Oinherri herri hezitzaileen sareko bazkide egin da

Udalerrian hezkuntza foro bat sortzea izango da helburua

Oinherri egitasmoa 2012an sortzen da, umeen eta nerabeen aisialdia eta hezkuntza beste era baten ulertzeko eta lantzeko asmoz. Aisialdiko eredu barritzaile baten barruan, umeentzako hainbat ekimen garatzen dauz Oinherrik. Besteak beste, honako helburuak daukaz: jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat daukan haurren eta nerabeen kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei zein nerabeei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena emotea; eurek eregitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean bardin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunidade-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.

Abadiñoko Udala, urtarrileko Osoko Bilkuran, Oinherri herri hezitzaileen sareko bazkide laguntzaile izatea onartu zan aho batez. Ibilbide horretako lehenengo jarduera alkargune bat sortzea izango da, hezkuntza arloa modu zabal baten lantzeko. Alkargune hori hezkuntza foroa izango da, eta bertan, ikastetxeek, Udalak, hezkuntza ez formaletako eragileek, guraso alkarteek eta herrigintzako eragileek edota norbanakoek parte hartuko dabe. Aurten, lau lan-saio egitea aurreikusten da, hezkuntza foroa martxan jartzen eta norabidea zehazten hasteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00