Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri dau, 13:00etatik 20:00ak arte, bai gaur bai bihar, tenperatura altuak dirala eta.
Baso-sute arriskua be aktibau dabe gauerdian, tenperatura altuak eta hegoaldeko haizearen intentsidadea dirala eta.
Gaurko iragarpena
Gaur be bero handia egingo dau Kantauri isurialdean eta kostaldean. Hego-ekialdeko haizea zakar samar ibiliko da eta, ondorioz, iparraldeko hainbat lekutan 35 ºC-ak gaindi leitekez. Goizean goiz be tenperaturea altua izango da. Arratsaldean kostaldeko leku batzuetan brisa apur bat sartu leiteke. Gainerako tokietan, barriz, tenperatura maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira, 30-33 ºC ingurukoak. Zerua oskarbi agertuko da.
Itsasoko egorea
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da 4ko indarragaz eta 5eko tarteekin; arratsaldean baleiteke eki/ipar-ekialdetik finkatzea 3ko indarragaz. Gabaz hego-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, arratsaldean 0,5-1 m artekoak.