Beroak erreten gaur be

Gogoratu gaur be abisu horia daukagula, bero handiagaitik
Lagako hondartza / Bizkaia Irratia

Gaur atzoko antzeko eguraldia izango dogu, giro sargoria. Leku gehienetan tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira. Kantauri isurialdeko leku batzuetan 35 ºC ingurukoak, batez be, barrualdeko  bailaratan. Hego-haizea ibiliko da barriro, baina arratsalde-gau partean baleiteke kostaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatzea. Zerua oskarbi edo hodei gutxigaz  egongo da.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3-4ko indarragaz eta egunaren lehen zatian 5eko tarteekin; arratsalde-gauean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatu daiteke, 3ko indarragaz, batez be Bizkaian. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau honek. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Abisu horia beroagaitik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia dauka emonda gaurko be, atzoko antzeko tenperatura altuak izango ditugulako. Baso-sute arriskua dagoalako be emon dabe abisua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00