Horitik laranjara, abisu aldaketea

Gaur eta biharko dago indarrean abisu laranjea, tenperaturak oso altuak izango diralako

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak horitik laranjara altxatu dau abisua, gaurko eta biharko, tenperatura oso altuak izango ditugulako, batez be Kantauri aldeko barrualdean. Hainbat egunez gabilz tenperatura altuak pairatzen, gabaz be freskotzen ez diranak, eta beroa pilotuz doa. Holan ba, gaur eta bihar abisu laranjea izango dogu. Baso-suteen arriskua be handia da.

Gaurko iragarpena

Gaur hego-haizea makalago ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da itsasotik. Horregatik, kostaldeko tenperatura maximoak jaitsiko dira; barrualdeko altuenak antzekoak izango dira.  Mediterraneo isurialdekoek gora egin leikie. Zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da; mendebaldeko eta hegoaldeko eskualdeetan bero-hodei batzuk agertu leitekez.

Itsasoko egoerea

Haize aldakorra ibiliko da, 2-3ko indarragaz. Goizalde hasieran mendebal-osagaikoa nagusituko da, 4ko tarteekin, eta goizean hego-osagaikoa; eguerdian ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00