Adin eta maila guztietarako kalistenia jardunaldia zapatuan Galdakaon

Saioa doakoa izango da, baina aurretik izena emon behar da

Herritarren artean jarduera fisikoa eta bizimodu aktiboa sustatzeko helburuagaz, Galdakaoko Udalak kalistenia jardunaldia antolatu dau zapaturako, bagilak 20. Ekimena Plazakoetxeko kalistenia parkean egingo da, 11:00etatik 12:30era. Parte hartzea doakoa izango da.

Jardunaldian edade eta maila guztietako pertsonei zuzenduta dago, bai diziplina honetan lehenengo pausuak emon gura dabenei, bai aurretik esperientzia daukien eta euren trebetasunak hobetzen jarraitu gura dabenei. Saioan zehar, begirale espezializaduek ariketak eta teknikak azalduko dabez, parte hartzaileen behar eta gaitasunetara egokituta. Parte hartu gura dabenek aurretik izena emon beharko dabe online formularioaren bitartez, plazak mugatuak diralako. Plazak izen-emote ordenaren arabera banatuko dira.

Kalistenia gorputzaren pisua erabiliz egiten dan kirol diziplina da, eta indarra, koordinazinoa, oreka eta mugikortasuna lantzeko aukera emoten dau. Aldi berean, aire librean egiten dan jarduera danez, kirola espazio publikoetan sustatzeko eta herritarren arteko hartuemonak indartzeko tresna aproposa be bada.

Ekimen honen bitartez, Galdakaoko Udalak ohitura osasungarriak sustatzen jarraitzen dau, herritarrei jarduera fisikoa egiteko aukera anitzak eskainiz eta espazio publikoak ongizaterako eta aisialdi aktiborako gune bihurtuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00