Ate irekien eguna zapatuan Plentziako Itsas Estazinoan

Eraikinak 100 urte bete dauz

Bagilaren 13an, zapatuan, 10:00etatik 21:30era, Plentziako Itsas Estazinoak (PiE-EHU) ateak zabalduko dauz, edade guztietako bisitariei zuzendutako programa zabal bategaz. Ekimenak zientzia, ingurumena eta kultura buztartuko dauz jardunaldi berezi baten. Ekitaldi hau ospakizun bikotx baten barruan kokatzen da: eraikin enblematikoen irekiera eguna, eta Plentziako itsas-sendategi historikoaren 100. urteurrenaren ospakizuna. Jardueren ardatz moduan, herritarrek bisita gidatu esklusiboa izango dabe PiE-EHUren instalazino zientifikoetara, Plentziaren ondare-iragana eta gaur egungo ikerketa-abangoardia buztartuz.

Jardunaldia goizean hasiko da, itsasadarrean, mikroplastikoak batzeko ekintza bategaz. Jarraian, PiE-EHUko instalazinoetan, bisita gidatuak egingo dira eta zientzialari esperimentalen txokoak bertatik bertara ezagutzeko aukerea egongo da. Arratsaldean, familientzako ginkanak egingo dira. Egunari amaierea emoteko, PiE-EHUko eraikinaren fatxada agertoki bihurtuko da, LA GLO ZIRKO taldearen dantza bertikaleko ikuskizun ikusgarri bategaz.

Ekintza gehienetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretik izena emotea Plentziako Goñi Portal kultur etxean (bagilaren 11ra arte).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00