Bariku eguzkitsua izango dogu, Euskalmeten arabera. Tenperatureak gora egingo dau. Eguzkiak laster nagusituko da egunsentiko behe-lainoaren gainetik eta gerora zerua ia oskarbi egongo da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dabe gora: 26-30 ºC-ra ailegauko dira barrualdean eta 22-24 ºC-ra kostaldean. Haizea makal ibiliko da, eta eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da eta indar apur bat hartuko du.
Itsasoko pronostikoa
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarragaz eta eguerdian ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarragaz, 4ko tarte batzuekin; gauean baretu eta 2ko indarragaz ibiliko da. Egunaren lehenengo partean eta gauean itsaso kizkurra eragingo dau; eguerdian eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.