Gaur hodeiak ugarituko dira barriro. Zerua lainotuta egongo da Kantauri isurialdean eta leitekeena da noizbehinka euri apur bat egitea. Arabako leku gehienetan be zerua hodeitsu agertuko da, baina Nafarroa hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira ipar partean, eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira. Barrualderago apur bat altuagoak izan leitekez, eta hegoaldeko eskualdeetan 25 ºC-ak gaindituko dira barriro. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean biziago.
Itsasoko egoerea
Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarragaz; goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da. Itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.