Bizkaiko Foru Aldundiak hogei makina historiko baino gehiago berreskuratu dauz La Encartada Fabrika-Museoan

800.000 euro baino gehiagoko inbersinoa egin da museoan

Hogei makina historiko baino gehiago zaharbarritu eta barriz martxan jarri dabez azken urteotan Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan. Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dau lan horri esker museoa Europako industria-ondarearen kontserbazinoan erreferente bihurtu dala, eta ehungintzaren ondarea belaunaldi barriei hurbiltzen jarraitzen dauela.

2016tik hona berreskuratutako piezen artean ehungailuak, iruteko makinak, txapelak egiteko ekipoak eta josteko makinak dagoz. Azken urte bietan, gainera, beste hainbat elementu zaharbarritu dabez, besteak beste, ehungailu bat, zuzenean trikota egiteko makina bat, turbina bat eta kanal hidraulikoa. Jarduketa horreetako batzuk, Next Generation EU funtsen laguntzagaz gauzatu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, proiektuaren helburua industria-ondarea babesteaz gain, memoria historikoa bizirik mantenidutea eta La Encartada etorkizunerako erreferente izaten jarraitzea da. Horretarako, azken bost urteetan 800.000 euro baino gehiagoko inbersinoa egin da museoan, instalazinoak hobetzeko, industria-ondarea ezagutarazoteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimenak indartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00