Gaur, eguaztenez, hodei gehiago agertuko dira eta euri apur bat egingo dau. Behe-hodeiak zabaldu egingo dira eta une askotan lainotuta egongo da, batez be Kantauri isurialdean, eta bertan tarteka zaparrada batzuk edo zirimiria egin leikez. Tenperatureak behera egingo dau, batez be hegoaldean. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da, aurreko egunean baino biziago.
Itsasoko egoerea
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz, 4ko tarteekin, batez be arratsaldean. Itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.