Beroa eta sargoria gaur, eta zaparrada trumoitsuren bat arratsaldean

Tenperaturak gora egingo dabe, leku batzuetan nabarmen; arratsaldean bero-hodeiak eta zaparrada trumoitsuren bat bota leike
Bilbo / Bizkaia Irratia

Gaur tenperatura maximoak gora egingo dabe, leku batzuetan nabarmen ganera. Bero egingo dau eta giroa sargoria izango da tarteka. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango doguz; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuren bat bota leike.

Hego-haizeak indarra hartuko dau, eta eguerdi inguruan eta arratsaldeko lehen orduetan zakar ibiliko da; kostaldean, ostera, baliteke brisa izatea. Gauean, haizeak mendebaldera egingo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00