Eguazten honetan, hasieran, hego-haizea ibiliko da hondino, giroa epela izango da eta zeruan hodei ugari agertuko dira. Goizean goiz kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta euritara jo leike. Egunaren erdiko orduetan barrualdean be aldatuko da iparraldera haizea, Kantauri bailaretatik hasita. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak egingo ditu eta tenperaturea hotzituko da; Kantauri isurialdeko minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Tenperatura maximoak 26 edo 27 ºC ingurukoak izango dira.
Itsasoko egoerea
Goizaldean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz, 4ko tarteekin; goizean ipar-mendebaldera eta iparraldera aldatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra egongo da, itsaskirriko guneekin goizetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran metro bat ingurura handituko dira.