Astelehenaren hasieran, hodeiak eta ostarteak; goizean goiz ipar-mendebaldean zaparradaren bat bota leike. Egunaren erdiko orduetan hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren bigarren zatian euria egingo dau, batez be ekialdean. Tenperatura maximoak 12 eta 16 ºC artekoak izango dira. Haizea makal eta aldakor ibiliko da, goizean eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusi ondino.
Itsasoko pronostikoa
Eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; ipar-ekialdekoa nagusituko da, batez be arratsaldean. Egunaren amaieran norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 1-2ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.