Giro eguzkitsua gaur

Goizeko lainoen ondoren eguzkia izango da nagusi

Eguazten honetan, hasieran, zerua tarteka hodeitsu egongo da hondino, gaueko behe-hodeien hondarrekin, eta lekuren batzuetan lainoguneak agertuko dira. Hortik aurrera eguzkia izango da jaun eta jabe. Gauean goi-hodeiak ugaritu egin leitekez. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean Kantauri isurialdean tarteka ekialdekoa edo ipar-ekialdekoa. Hego-haizearen laguntzaz, iparraldeko tenperatura maximoak lau edo bost gradu altuagoak izango dira; hegoaldean maximoen igoera txikiagoa izango da eta Ebro ibarrean ez dira apenas aldatuko.

Itsasoko pronostikoa

Ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz. Itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00