Eguaztenaren hasieran behe-hodeiak ugariak izango dira hondino eta iparraldean euria egingo dau, batez be ipar-mendebaldean. Goizean eta arratsaldearen hasieran hodeiak gitxituz joango dira eta arratsaldetik aurrera zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta tenperatura maximoak 17 edo 18 ºC inguruan geratuko dira. Tenperatura minimoak ere jaitsiko dira eta azken orduetan izango dira.