Bizkaitik Bizkaira

Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartea itxita gaur iluntzetik aurrera

Lanak dirala eta, zirkulazinoa bost hilabetez egongo da zarratuta
ARtxandako tunela / Bizkaiko Foru Aldundia

Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartea bost hilabetez zarratuko dabe, zemendiaren 2tik (20:00tik) aurrera, lanak egiteko. Tunelak 1.220 metroko luzera dauka, eta egunero 13.500 ibilgailu arin eta 420 ibilgailu astun baino gehiago ibilten dira tarte horretan. Lanen aurrekontua 20,6 milioi eurotik gorakoa da.

Lanak, batez be, egiturazko kalteak eta filtrazinoak konpontzera bideratuko dira. Obrek irauten daben bitartean, kaltetutako eraikuntza-elementuak konpondu eta indartuko dira, filtrazinoen ganean jardungo da eta azpiegituraren osagai batzuk barrituko dira. Lanen ezaugarriak dirala eta, tunela erabat zarratuta euki beharko da, obretarako aurreikusitako bost hileetan.

Artxandako tunelak 2002tik dagoz martxan, eta Txorierri, Bilboko aireportua eta Bizkaiko Teknologia Parkea Bilbogaz lotzen dabez. Azpiegitura osoan zehar 30.000 ibilgailu inguru ibilten dira egunero.

Salbe-Txorierri tartearen itxierak tunel horren bitartez egiten diran joan-etorrietan izango dau eragina, baita garrao publikoko zerbitzu batzuetan be. Batez be, Bizkaibuseko linea jakin batzuetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00