Astelehenean giro nasaiak jarraipena izango dau. Egunsentian barrualdeko bailaretan lainoguneak sortuko dira eta leku batzueta lainoak luzaro egongo dira. Goizean lainotuta egongo da, batez be ipar partean, baina orduek aurrera egin ahala garbitzera egingo dau eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Iluntzean Kantauri isurialdean barriro hodeiak ugaritu egingo dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturea apur bat gehiago jaitsiko da.
Itsasoan
Goizaldean haizea aldakor ibiliko da. Goizean ipar-osagaia nagusituko da, 2-3ko indarragaz. Eguerditik aurrera zakartu egingo da, 3ko indarragaz eta 4ko tarteekin; ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau; gero itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metroko olatuak altxatuko ditu.