Euri eguna gaur

Zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira arratsaldean

Gaur euri eguna izango dogu. Goizaldean zaparradak edonon botako ditu eta lekuren batzuetan euria gogor egin leike. Goizean atertzera egingo dau eta giroa nasaiagoa izango da, mendebal/hego-mendebaldeko haizeagaz. Eguerditik aurrera, ordea, haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo dau, kostaldean nahiko zakar, eta ordutik aurrera zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira, batez be Kantauri isurialdean. Era horretan, tenperatura maximoak antzekoak edo ipar partean apur bat bajuagoak izango dira, eta arratsaldean freskatzera egingo dau.

Itsasoko pronostikoa

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz. Goizean goiz mendebal-osagaitik ibiliko da 3-4ko indarragaz eta 5eko tarteekin; arratsaldean ipar-osagaia nagusituko da. Itsaso kizkurra eragingo dau, goizetik aurrera itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00