Greba egun honetarako gitxieneko zerbitzuak

Honeexek dira Eusko Jaurlaritzak zemendiaren 11ko huelgarako ezarritako gitxieneko zerbitzuak
Bilbobusa / Europa press

Osasun arloa

Osasun sektorean, ospitaleek jaiegunetako ohiko langile kopurua egongo da, sendagiriak emoteko aukerea bermatzeko. Funtzionamendurako eta ospitaleratutakoei arretea emoteko beharrezkoak diran larrialdietako eta garbiketako zerbitzuak be bermatuko dira. Era berean, dialisiak eta tratamendu onkologikoen % 100 bermatuko, baita atzeratu ezin diranak be.

Lehen Arretan, osasun-zentroetako langileek zapatuetako txandan legez lan egingo dabe, eta % 100ean larrialdietan eta Etengabeko Arreta Guneetan (EAG). Era berean, larrialdietako eta atzeraezinak diren tratamenduetarako garraioa be bermatuta egon behar da.

Garraio publikoa

Autobusek, trenek, tranbiek, funikularrek eta ibai-garraioak zerbitzuen % 30 bermatu beharko dabe. Lehentasuna emongo jake ordezko garraio-zerbitzurik ez duten lineei eta osasun-zentroetara joateko diranei. Batez be, lantokietan sartzeko eta urteteko ordutegietan. Gainera, gasolindegien % 20k edegita egon beharko dute.

Hezkuntzan

Hezkuntza sektoreari dagokionez, unibertsidadez kanpoko irakaskuntzan zuzendaritza-taldeko pertsona batek eta mendekoen plantillako beste batek lan egin beharko dabe goizean eta beste batek arratsaldean, sarrera-kontrola bermatzeko. Horrez gain, gitxienez irakasle batek egon beharko dau hezkuntza-etapa bakoitzeko.

Unibertsidadeetan, gitxienez, atezain bat egongo da goizeko txandan eta beste bat arratsaldekoan, eta irakasle bat azterketak egiteko, planifikauta badagoz eta azken ebaluazinoko kalifikazinoa badabe.

Adinekoen egoitzak eta gizarte zerbitzuak

Adinekoen, mendeko pertsonen eta desgaitasunen bat dabenen egoitzetan, zuzeneko arretea gauzatzen duten gerokultoreen % 50 egon behar dira. Otorduetan eta ordutegi zehatz batzuetan, % 10 gehiago. Gaueko txandan, zuzeneko arretako zerbitzua % 100ekoa izan behar da, eta medikuen eta erizainen kasuan, barriz, % 50ekoa, sukaldeetan legez.

Administrazinoa eta justizia

Administrazino publikoan, dokumentuak erregistratzeko zerbitzua edegita egongo da hiru uriburuetan, Zuzenean zerbitzuaren bidez; Justizia Administrazinoan, barriz, guardia-zerbitzuaren berezko jardunak eta deitutako epaiketa eta egintzak bermatu egingo dira,eteteak kalte larriak eragin leikezan kasuetan.

Bestalde, ebazpenak zehazten dau espetxeetan osasun-arretea, elikagaiak eta barruan dagozanei egin beharreko gitxieneko bisitak bermatuko dirala, baita segurtasuna eta ordena be, zapatuetan beste beharginegaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00