Gaur hego-mendebaldeko haizea nabarmendu behar dogu, batez be arratsaldetik aurrera. Egunaren bigarren zatian haizea indartuz joango da, eta arratsaldean eta gauean gogor astinduko ditu bazterrak, baita haizeguneak ez diran lekuetan be. Noizean behin euri apur bat egin leiken arren, euria egiteko aukera handirik ez dago. Hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira.
Abisu horia, haizeagaitik
Arratsaldeko 18:00etan abisu horia sartuko da indarrean, haizeak indar handia hartu leikelako, batez be haizeguneetan. Orduko 100 km-ko abiadurako haizea dago aurrikusita. Abisu horia gaur arratsaldeko seiretatik bihar goizeko bederatziak arte egongo da indarrean.
Itsasoko pronostikoa
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarragaz; egunaren bigarren zatian 6-7ko tarteekin. Itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak goizaldean eta lehen orduetan metro 2 inguruko olatuak altxatuko ditu; arratsalde-gau partean metro bete ingurukoak.