Gero eta ahots kritiko gehiago agertu dira herrialde hartan Bukeleren erregimenaren kontra

Zehar-Errefuxiatuekin eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak giza eskubideen urraketak salatu dabez

100.000 haur eta nerabe bakarrik bizi dira El Salvadorren

Marta Garcia Teran (Zehar Errefuxiatuak) / Bizkaia Irratia

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak gogorarazo dauanez, El Salvadorren, 100.000 haur eta nerabe bakarrik bizi dira. Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak, El Salvadorren gertatzen ari diran giza eskubideen urraketak salatu dabez. Nayib Bukeleren erregimenak salbuespen egoerea ezarri dau herrialde haretan. Bortxazko desagertzeak, atxiloketa arbitrario eta masiboak inolako bermerik barik, babesgabetasuna, independentzia judizialik eza… Urraketak hainbat dira Bukeleren agindupean. Ondorioetariko bat da, ume eta nerabe asko bakarrik geratu direla. Marta Garcia Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko kideak azaldu deuskunez, ume edo nerabe horreen senitarteko guztiak atxilotu dabezalako geratu dira bakarrik.

Ekimena Eusko Legebiltzarrean

Urtarrilean erakunde bi honeetako kideak El Salvadorren izan ziren, Eusko Legebiltzarreko ordezkariakaz batera. Legebiltzarrean, maiatzean, Beatriz izeneko kasuaren epaia aztertu zan, legez besteko proposamena onartuz. Garciak azaldu deuskunez abortoagaz lotutako kasua da honakoa. El Salvadorren ez dira onartzen ez berezko abortoak eta ezta kirurjikoak be. Nayib Bukelek behin da barriro esaten dau bere neurriek segurtasuna bermatzen dabela bere herrialdean. Garciak azpimarratu dau, salbuespen egoerea mantentzeko asmoz jarraitzen dauala Bukelek. Bilbon, aurreko astean, kontzentrazinoa egin zan El Salvadorreko egoerea salatu eta neurriak eskatzeko. Zehar-Errefuxiatuekin taldea badabil alderdi politiko desbardinakaz berbetan. Mobilizetan jarraitzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00