Pedro Aizarna Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeko kideak, 2020tik, udalerrian abiatu daben egitasmoaren barri emon deusku: Galdakaoko baso eta mendietako bidezidorrak seinalizatu eta bidean dagozan elementu garrantzitsuei buruzko informazino panelak jarten dabiz. Azkenengo seinalizatu dabena Azarolako labea izan da.
Hiru metro inguruko altuerea dauko eta arriskutsua izan leitekez hesitu egin dabe ingurunea. Lehen, labea burdina atarateko erabilten zan. Mineralak urtu eta lortutakoagaz aizkorak, aitzurrak eta etxerako tresnak egiten ziran.
Galdakaoko hiru ingurune dagoaneko seinalizatuta dagoz, eta datorren urtean Usansolo ingurua seinalizatzea da asmoa. Orain arteko ibilbideak kontuan hartuta, guztira, 140 kilometro seinalizatu dabezala aitortu deusku Pedro Aizarnak.