Ganguren Mendi Taldeak udalerriko baso eta bidezidorrak marketako egitasmoa dauka

Azkena seinalizaten Azarolako labea izan da

“140 kilometro daukaguz Galdakaon seinalizauta”

Seinalizatu daben azken natur ondarea: Azarolako labea. / Ganguren Mendi Taldea

Pedro Aizarna Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeko kideak, 2020tik, udalerrian abiatu daben egitasmoaren barri emon deusku: Galdakaoko baso eta mendietako bidezidorrak seinalizatu eta bidean dagozan elementu garrantzitsuei buruzko informazino panelak jarten dabiz. Azkenengo seinalizatu dabena Azarolako labea izan da.

Hiru metro inguruko altuerea dauko eta arriskutsua izan leitekez hesitu egin dabe ingurunea. Lehen, labea burdina atarateko erabilten zan. Mineralak urtu eta lortutakoagaz aizkorak, aitzurrak eta etxerako tresnak egiten ziran.

Galdakaoko hiru ingurune dagoaneko seinalizatuta dagoz, eta datorren urtean Usansolo ingurua seinalizatzea da asmoa. Orain arteko ibilbideak kontuan hartuta, guztira, 140 kilometro seinalizatu dabezala aitortu deusku Pedro Aizarnak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular