
Souvenir dendak biderkatu egin dira Bilbon, bereziki Zazpi Kaleetan, eta Udalean mota honetako dendak arautzeko konpromisoa hartu dabe. Turistifikazinoa dala eta, egoerea benetan aztertzeko momentua heldu da EH Bilduren ustez. Beste uri batzutako ereduak hartu daitekez kontuan hori egiteko, Maria del Rio EH Bilduren Bilboko zinegotziaren esanetan.
Turistifikazinoaz gain, Bilboko Udalean onartu barri dan hondakin tasa barriaz egin deusku berba Del Riok. EH Bildu kritiko agertu da tasa barri horregaz. Helburua ez da kuotak beste barik aldatzea; helburua, trantsizino ekologikorako bideak emotea izan behar da.
Beste alde batetik, egunokaz jakin izan da ELA sindikatuak epaitegietara eroan dauela Bilboko Udala, euskera eskakizunak murriztu dauezalako. 35 lan eskaintza publiko daukoz martxan Udalak eta lan eskaintza horreetan %70etik %40ra murriztu dauz euskera eskakizunak. EH Bildutik esan dabe, ausartak izateko beharra dagoala. Neurriak hartzeko momentua dala.