19.000 hikazale Euskaraldian

"Itxaroten dogu hitanoa bizibarritzeko gogoa piztu izana"

19.000 parte-hartzaile baino gehiago Euskaraldia Hika ekimen barritzailean

Maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatu zan Euskaraldiaren laugarren edizinoaren barruan, Euskaraldia Hika ekimenak 19.000 pertsona inguru batu ebazan. Izena emondako 83 herrietan, Euskaraldian izena emon dabenen bataz beste %41 animau da txapan H pegatina ipintzera. Gipuzkoan 15.500 pertsona, Nafarroan 2.000 eta Bizkaian 1.500. Hitanoaren erabilerea handitzea helburu daukan ZirHika taldeak antolatu dau Euskaraldia Hika ekimena Euskaraldiaren barruan, Taupagaz alkarlanean.

Idoia Etxeberria ZirHika eta Badihardugu euskara alkarteko kideak Bizkaia Irratiari esan deutsanez, balorazino oso positiboa egiten dabe. Hitanoarekiko interesa erakutsi dabe herritarrek eta hori oso pozgarria da. Euskaraldia Hika arrakastatsua izan dala dinoe, mogimendu handia sortu dala eta aurreikuspenak gainditu dirala. Euskaraldia Hikak herri oso euskaldunetan izan dau arrakasta handiena, hitanoa bizirik dagoan tokietan: herri batzuetan parte-hartzea %70etik gorakoa izan da. Hori bai, hain euskaldunak ez diran beste herri batzuetan be egin dabe hitanoaren aldeko apostua: Ermua, Irun, Errenteria, Iruñea…

ZirHika Euskal Herriko hainbat herritako hika eragileakaz osotuta dago. 2023an piztu zan Euskaraldian parte hartzeko ideia. “Gure helburua hitanoaren erabilerea bultzatzea da eta horregaitik proposatu geuntsan Euskaraldiari ariketa hau egitea”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00