Korrikaren ibilbidea aurkeztu eben pasa dan eguenean

63 egun falta dira oindino 24. Korrika hasteko, baina antolakuntzak ez dauka etenik

2.175 kilometro egingo ditu aurtengo Korrikak

Ane Elordi Korrikaren koordinatzailea da / Bizkaia Irratia

63 egun falta dira 24. Korrika hasteko, baina prestakuntzak ez dauka etenik, Ane Elordi koordinatzaileak esan deuskunez. Antolatzaileek pasa dan eguenean aurkeztu eben Atharratzen hasi eta Bilbon amaituko dan ibilbidea. Aurtengo edizinoak 2.175 kilometro egingo ditu, 11 egunetan zehar, martiaren 19tik 29ra. Horretarako, 3.436 errelebo beharko dira.

Esan bezala, lasterketa martiaren 29an amaituko da Bilbon, baina 25ean sartuko da Bizkaian, Ondarroatik. Abestiari jagokonez, Pello Reparazek, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak jarri deutsie ahotsa Korrikari, ‘Xiberutikan Mendebaldera’ abestiaren bitartez. Elordik esan deuskunez, hartuemon bikaina euki dabe prozesu osoan zehar artistekaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00