2026. urtean lan barria aurkeztuko dabe

Hiru ikuskizun eskeiniko dabez Zornotza Aretoan

20. urteurrena ospatzen amaituko dau urtea Anita Maravillas konpainiak

Anita Maravillas konpainiaren 'Andereño' ikuskizuna / Bizkaia Irratia

Anita Maravillas konpainiak Zornotza Aretoan amaituko dauz bere 20. urteurreneko ospakizunak 3 lan eskeiniz. 2005. urtean sortu eben Anita Maravillas konpainia Miren Larreak eta Valentina Raposok. Bartzelonan ezagutu ziran biak. Euren asmoa, urtebetera begirakoa izan zan baina, aurrera egin dabe eta 20 urte bete dabez. Pozik dagoz lortutakoa ikusita. Kataluniatik Euskal Herrira etorri ziren eta ordutik, Zornotza Aretoa izan da euren egoitza. Miren Larrea zornotzarra da eta aipatu deuskunez, lan guztiak bertan estreinetan dabez.

Ipuinak ardatz

Anita Maravillas, hazten joan da konpainia modura. Txotxongilo konpainia da. Miren Larreak aipatu dauanez, esperimentatzea gustetan jakie. Urte bi inguru emoten dabez lan bakotxagaz eta furgonetan bidaian doazela sortzen da ia beti hurrengo antzezlana. Asko eta asko, testurik bakoak dira. Lan bisuala izaten da eurena eta saiatzen dira akzinoa sartzen. Motibetan deutsiezan istorioak topetan ahalegintzen dira. Publiko guztiarentzako lanak dira, baina eurak esaten dabenez, publikoan umeak dagozala hartzen dabe kontuan. Ipuinak izaten dira ardatz.

Lan barria 2026an

Urtea osoa emon dabe 20. Urteurrena ospatzen. Gabonetan, orain, Zornotza Aretora ekarriko dabez euren 3 ikuskizun ospakizunakaz amaitzeko. Hilaren 29an Jon Braun lanaren berremonaldia eskeiniko dabe. Eguneratuta dakarre istorioa. 30ean, Kotondarrak eskeiniko dabe, iraultza industrialaren ganekoa. Urtarrilaren 2 eta 3an barriz, Andereño antzezlana eskeiniko dabe. Eta datorren urteari begira, Miren Larreak aurreratu deusku, urrian ikuskizun barria estreinauko dabela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00