Hiruka hedabidearen 10 urteko lana autortuko dabe

Aurtengoa IgeriBizi egitasmoaren hirugarren edizinoa izango da

24 orduz arituko dira igerian Faduran euskeraren alde asteburu honetan

24 orduz arituko dira igerian euskerearen alde abenduaren 20tik 21era, astegoien honetan, Getxoko Fadurako igerilekuan. Betiko moduan, omendu bat egongo da aurtengo edizinoan be. Oraingoan, Hiruka aldizkariaren 10 urteko lana autortu egingo dabe IgeriBizi egitasmo honetan. Izan be, 2015ean sortu zan Uribe Kostako hedabide ezaguna.

Guzti honen ganean egin dogu berba Swim Camp Getxoko kidea dan Mikel Bildosolagaz. Esan deuskunez, zapatuan eguerdiko 12:00etan hasiko da ekimena eta 24 orduz luzatuko da domeka eguerdira arte. Dana dala, igerian aritzea ez da ezinbestekoa Fadurara hurreratzeko. Antolatzaileek makina bat ekintza prestatu dabez kiroldegian, ginkana tartean. Izena emoteko epea zabalik dago eta, momentuz behintzat, aurreikuspenak beteten dabilz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00