Liburu barriak indarrean dagoen Hezkuntza Legera eta gaurko garaietara gaurkotu behar dira

Itziar Osak (Ibaizabal) testuliburuen sekretuak azaldu deuskuz

25 pertsona inguru behar dira testuliburu bat egiteko

Ume bat bere liburuagaz ikasten / Bizkaia Irratia

Pixkanaka-pixkanaka, umeek ikasturte barria hasten dabe, eta hareekaz batera, liburu barriez betetako motxila bat. Papera garestitu danez, eskolara itzultzea ohi baino garestiagoa izan da. Argitaletxeek prezioa mantenidu behar dabe merkatuan eta liburu bakotxa 30 euro ingurukoa da. Liburuaren prozesuak be marketan dau prezioa, eta horregaitik, batxilergoko liburuak, sakonagoak diranak, garestiagoak dira beste maila baxuenak baino.

Liburuaren prezioa zehazteko, beste faktore batzuk be hartu behar dira kontuan. Esate baterako, liburuak daroazan elementuak eta bere sorkuntzan lan egin daben personak. Guztira 25-30 persona inguru egon daitekez. Besteak beste, Idazleak, zuzentzaileak, irakazleak, marrazkilariak edo diseñatzaileak. Liburuak indarrean dagoen lege hezkuntza saila eta garai bakotzeko beharrak kontuan hartuta  gaurkotzen dira.  Gaur,  Itziar Osak, Ibaizabal Argitaletxekoa,  Goizeko Izarretan egon da zehastasunak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00