MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"

Mañariako txirrindulariak agur esan deutso astegoienean txirrindularitza profesionalari, 15 denboraldiren ostean

Mikel Bizkarraren ibilbide profesionala helmugara heldu da

Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan da, Italian, eta bertan esan eutsan agur txirrindularitza profesionalari, beti euskal taldeegaz lotuta ibili ostean, Orbea, Euskadi Murias edota Euskaltel-Euskadi moduko taldeetan.

Eskalatzailea, langilea eta esfortsuaren adibidea izan da. Bizkarrak Aragoiko Itzulian etapa garaipen bategaz, Espainiako Vueltan bost aldiz parte hartuta eta, batez be, txirrindularitza munduan pilatutako esperientzia handi batekin emon deutso amaierea. Pelotoian be oso maitatua izan da. Horren erakusle izan zan, Veneto Classicaren aurretik, tropelak egin eutsan ohorezko pasilloa. 

Guk dortsalaren atzean dagoen Mikel ezagutu nahi izan dogu: sakrifizioak, pozak, kirol honek erakutsi deutsazan balioak, eta txirrindulari profesional izateko ametsa bete ostean etapa berri baten hasierea. Telebistaz ez dogu ikusiko, baina gure errepideetan kilometroak egiten jarraituko dauela aitortu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00