Joseba Gotzon artistak 40 urteko ibilbidea ospatzen dau aurten

Boliviako Chuquiago Marka Orkestra Sinfonikoagaz grabau dau bere betiko kantuen eta kantu barrien irakurketa sinfonikoa

’40 Sinfonikoa’ , Joseba Gotzon artistearen 40 urteko ibilbidea ospatzeko lan berezia

Joseba Gotzon artista portugaletetarrak 40 urte bete dauz musikan. Lau hamarkadatan hainbat estilo, hizkuntz eta lurralde ezagutu ostean, bere ibilbidea 40 Sinfonikoa izeneko proiektu bereziagaz ospatu dau: bere kantuen irakurketa sinfonikoa, Boliviako Chuquiago Marka Orkestra Sinfonikoagaz eta begirada heldu bategaz. Lan honek ez dau bakarrik atzera begiratzeko balio; etorkizunari begiratzeko adierazpen artistikoa be bada.

Aupa Bizkaia programan Joseba Gotzonegaz berba egiteko aukera euki dogu. Hainbeste oroitzapen, lagun eta abestiren ostean, ospatzeko egin dauan disko honetan ikuspegi sinfoniko bat emon gura izan deutso bere musikari. 40 Sinfonikoa diskoa moldatutako kantuakaz eta kantu barriakaz osotu dau, egindako ibilbideari omenaldia egiteko baina inoiz baino indar gehiagogaz aurrera begiratzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00