Urteurrena gogoratzeko ekimenak egiten dabilz

'Gesto' dokumentala erakutsi eben eta Amagoia Larruzeak moderatutako mahaingurua izan zan atzo Bilbon

40 urte beteko dira Bakearen Aldeko Koordinakundearen lehenengo agerralditik

Fabian Laespada eta Amagoia Larruzea / Bizkaia Irratia

Bakearen Aldeko Koordinakundearen lehen keinutik 40 urte beteko dira datorren astean, zemendiaren 26an. 1985ean izan zan, Eskolapioetako ITAKA mobimenduak antolatuta, Bilboko Plaza Biribilean. ETAk Rafael Melchor eta Jose Manuel Ibarzabal militarrak eta Isidoro Diez guardia zibila hil eta gero izan zan.

Esandako urteurren hori gogoratzeko ekimenak egiten dabilz. Esaterako, atzo Bilbon egin zan bat. Gesto dokumentala erakutsi eben eta ondoren Amaia Larruzeak moderatutako mahaingurua izan zan. Hain zuzen be, Larruzea Goizeko Izarretan izan da gaurkoan Fabian Laespadagaz batera. Laespada Gesto por la Pazeko bozeroaleetarikoa izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00