Lihuk Panaghiusa fundazinoak 30 urte bete ditu

Filipinetan dagoan Jose Agustin Maiz abade ondarrutarragaz bat egin dogu

69 lagun hil dira gitxienez Filipinetan egondako lurrikaran

Filipinetan lurrikara handia izan dabe. 69 pertsona hil dira gitxienez eta hainbat zauritu izan dira. 6,9 graduko lurrikarea izan da, Cebú herrialdean, Bogo uri inguruetan batez be. Ejerzitoa erreskate zereginetan dabil oindino. Horren harira, Filipinetan dagoan Jose Agustin Maiz abade ondarrutarragaz bat egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

Maiz abadea Gobernuz Kanpoko Erakunde batek eta boluntario batzuk martxan ipinitako Lihuk Panaghiusa fundazinoaren 30. urteurrena dala-eta dago Filipinetan. Maizek orain dala 30 urte sortu eban erakundea, Miguel Remirez eta Filipinetako emakume boluntario batzukaz batera. Lana eta hezkuntzaren bitartez, urietako txaboletan bizi diran pertsonak laguntzen ditu Lihuk Panaghiusa dalakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00