'Goazen 2025' ekitaldia egingo da bihar

Bilboko Eleizbarrutiak Elorrion emongo deutso bihar hasierea 2025/26 ikasturteari

800 lagun baino gehiagok emon dabe izena 2025/26 pastoral kurtsoari hasierea emoteko

Bihar, irailaren 27an, ospatuko da Elorrion Bilboko Eleizbarrutiko 2025/2026 kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala. Goazen ekitaldian fedea, ondarea eta alkartea batzea da asmoa. Igaz Derioko Seminarioan egin zan, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenagaz bat eginda. Aurten, Itxaropenaren Jubileo urtea izanda, Elorrio aukeratu dabe. ‘Bidean jarri’ da aurtengo lelo nagusia.

Iñaki Jauregi abadeak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, zapatuan, goizeko 10:00etan emongo jako hasierea, Elorrioko bost lekutatik atarako dan erromesaldiagaz. Elorrioko lekurik esanguratsuenetatik igaroko dira: San Agustin eliza, San Antonio Abadea ermita, Argiñetako nekropolia, monja domingotarren monasterioa eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea. Ibilbide guztiak Sortzez Garbia basilikan amaituko dira, eta bertan banako autortzak izango dira gura dauanarentzat. Ostean, 12:00etatik aurrera, meza nagusia ospatuko da Sortzez Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia.

Esan behar da, 800 lagun baino gehiagok emon dauala izena biharko ekitaldirako. Bizkaiko bikaritzek autobusak jarri dabez bihar Elorriora hurreratu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00