EHUko adituak, espeleologoak eta Aulestiko Udala abandonauta egoan eraikin bat saguzaharrentzako bizileku bihurtu dabe. Neguan harrapakarien atzaparretatik babestuta egon daitezan saguzaharrei laguntzea otu jake Lea- Artibai eskualdeko herri txiki honetan. “Abandonautako eraikina lehen transformadore elektriko lez erabilten zan eta Gizaburuagarako bidean dago. Etxola hortatik abandonautako baserri bat eta kobazulo bat dagoz. Baserrian eta koban saguzarrak bizi dira eta baserria eroartear dagoala ikusita etxolea barriztea erabagi dogu” azaldu deusku Irati Urberuagak Aulestiko alkateak.
Euskal Herrian dagozan 24 saguzar espezieetatik hiru Aulestin dagoz. EHUk eta espeleologoek aurkeztutako proiektua begi onez hartu dabe Aulestiko Udalean. “Saguzarrak sartu eta urtetako zulo batzuk egin dira, eraikina berdez margoztu da eta txapazko ate bat jarri da” esan deusku Urberuagak.