Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira

Helburua jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria sustatzea izango da, jai-giroan

Activa Bizkaiaren laugarren edizinoa irailaren 18an egingo da Bilbon

Activa Bizkaia / Bizkaia Irratia

Oinez edo korrika egiteko erronka kolektiboa izango da, eta helburua ez da lehiatzea,  jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria jai-giroan sustatzea baino. Parte-hartzaileek aukera bi izango dabez: oinezko erreleboak ordubetekoak izango dira, eta korrika eginez gero, gitxienez 20 minutuko saioak egin beharko dabez.

Ibilbidea Bilboko erdigunean egingo da, Areatza ingurutik abiauta. Parte-hartzaileek gitxi gorabehera kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dabe joan-etorrian. Antolatzaileen arabera, ekitaldiak gero eta parte-hartzaile gehiago daukaz, eta aurten dagoeneko 400 pertsona inguruk emon dabe izena. Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira.

Parte hartzea doakoa da eta izena Activa Bizkaiaren webgunean emon daiteke irailaren 15era arte. Antolatzaileek 40 urtetik gorako herritarrak be animau dabez ekimenean parte hartzera, ez dalako aparteko prestakuntza fisikorik behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00