Bilboko Udalaren adikzinoen prebentzinorako plan barriak 60 jarduera abiauko dauz. Planaren helburua adikzino-portaera mota guztiak prebenidutea da. Besteak beste, drogen eta alkoholaren kontsumoa edo bideojokoen erabilera gatazkatsua. Sare sozialen edo telefonoaren larregizko erabilerak be adikzino bihurtu leitekez.
Planak hezkuntza-arloko adikzino-portaeren gainean jardun gura dau, familiak prestatuz eta sentsibilizatuz eta adikzinoak dabezan pertsonekin eta hareen senitartekoekin lan egiten daben erakundeen eta alkarteen sareari lagunduz.
Tabakoa eta alkohola dira hondino be gehien kontsumitzen diran subtantziak. Hala ere, adikzino mota batzuk be salatzen dabilz, esate baterako, kirol apostuak. Aiora Arrieta, Bilboko adikzioen prebentzinorako udal teknikariak planari buruzko zehastasun gehiago emon deuskuz Goizeko Izarretan.