Gaurko Gorabide Eguna, Adimen desgaitasuna daben pertsonen etorkizunean oinarritutako eguna da.
Gorabide alkartea gogoeta estrategikorako prozesuan murgilduta dago, alkartearen jasangarritasuana ziurtatzeko, eskeintzen dituen zerbitzuak hobetzeko eta eskeintzeko dauan balio erantsia handitzeko etorkizuneko plangintza diseinatu ahal izateko gakoak eskuratzeko. Testuinguru horretan, “Eta orain zer? 61.Urtea: Adimen desgaitasuna daben pertsonen etorkizunari buruz hitz egin daigun” topaketa antolatu dau. Gorabide 1962an Bizkaiko adimen desgaitasunaren inguruko lehen alkartea sortu zan.
61.urteurren honetan , Bilboko Alhondiga-Azkuna Zentroko Bastida Aretoan adimen desgaitasuna daben pertsonen etorkizunak zelakoa izan behar dauan aztertuko da.