Parte-hartze handia azpimarratu dabe antolatzaileek; bien bitartean, apirilaren 20an, doako eskola saioak eskainiko dabez euskaltegietan

AEK-k Korrikaren balorazino positiboa egin dau, polemika puntual batzuk egon badira be

AEK-k euskera ikasteko ekimen barriak iragarri dauz

AEK / Bizkaia Irratia

AEK-k balorazino positiboa egin dau aurtengo Korrikaren inguruan, eta azpimarratu dau herritarren parte-hartzea “itzela” izan dala. Antolatzaileen arabera, polemika puntual batzuk egon badira be, herritarren babesa eta euskeraren aldeko mezua nagusitu dira.

Bestalde, Lurdes Etxezarreta AEK-ko Nazino Kontseiluko kideak adierazo dau Korrikaren amaierak sortzen dauen ilusinoa aprobetxau gura dabela. Horretarako, apirilaren 20an doako eskola orduak eskainiko dabez hainbat euskaltegitan, interesa dabenek euskera ikasten hasteko aukera izan daien. AEK-k gogorarazo dau bere helburua helduen euskalduntzea dala, eta horretarako urte osoan zehar eskaintza zabala egiten dauela: ikastaroak, mintzapraktika guneak eta bestelako ekimenak. Gainera, maiatzean mintzodromoak antolatuko dabez Euskal Herriko hainbat herritan, euskeraren inguruko hausnarketa kalera eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00