Afta bat ultzera edo zauria da, irekia eta ahoan mingarria. Aftak zuriak edo horiak dira, eta eremu gorri eta distiratsu batez inguratuta dagoz. Ez dira gauza bera afta bat eta ezpainetako herpeak (beroak). Halan azaldu deusku Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoak.