Lehenengo Jaurlaritzaren ezaugarriak aztertu doguz historialariagaz

Iñaki Goiogana historialariarentzat gaur egunerako be balio dau garai hartako jarrereak

Agirre Lehendakariaren eta bere belaunaldiaren ganeko memoria

Jose Antonio Agirre Lehendakaria eta bere gobernuko kideak / Irekia

Agirre lehendakaria eta bere belaunaldiaren ideien ganeko memoria aldarrikatu dau Iñagi Goiogana historialariak. 90 urte betetan dira aurten, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren lehenengo Jaurlaritza osotu zala. 1936. urteko urriaren 7an egin ziran hauteskundeak eta 32 urte eukazala izendatu eben Agirre lehendakari Gernikako Batzar Etxean. 20ko hamarkadan sartu zan Agirre politikagintzan. EAJko kide izan zan hasieratik. Primo de Riveraren diktaduraren ostean errepublikaren sasoian, Euskadirentzako autonomia estatutuaren aldeko saioetan be buru-belarri ibili zan. Burujabetza zan helburua.

Lehenengo Jaurlaritza

1936ko hauteskundeak irabazita, gerra zibila hasita, konzentrazinoko jaurlaritza osotu eban Agirrek. Ezaugarri bi izan ebazan orain 90 urteko jaurlaritzak. Alde batetik, alderdi asko batu ziran eta bestetik, gerrea egoan, horrek eragiten ebazan guztiakaz. Gerrea galdu egin zan eta Agirreren erbesteratzea ekarri eban. Erbestean be bere ardura nagusia, Euskal Herria nazinoartean ezagutarazotea izan zan. Parisen hil zan eta bere gorpua Donibane Lohitzunera eroan eben. Iñaki Goiogana historialariak ondo ikusten dau Bilboko aireportuari Jose Antonio Agirre izena jartzea. Gogoratu bestalde, datorren urtean, urriaren 7.a jaieguna izango dala, orain 90 urte sortu zan lehenengo jauarlaritza omentzeko. Goioganarentzat, Agirre Lehendakaria eta bere belaunaldiaren memoria euki beharko geunke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00