Zazpi torturatuk ekinbideak hasi ditue Espainiako auzitegietan, egia judiziala argitzeko asmoz. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar kasutan zigortu dau Espainia tortura kasuak ez ikertzeagaitik, nahiz eta honek ez dauen ezelako erantzunik izan. Hamar horreetatik zazpik erabagi dabe auzitegietara jotea, Giza Eskubideen Behatokiaren babespean. Behatoki horretako koordinatzile dan Agus Hernan-ek esan deuseku ekinbideak marxan ipini dituela, Bere esanetan inpunidade estrukturala egon da Espainian tortura kasuetan eta orain be ez dagoz oso itxaropentsu. Nazino Batuen Erakunderaino ailegetako asmoa agertu deusku Hernan-ek.
Bestalde, Josu Zabala Erasun biktimatzat autortzeko eskatu deutsie Espainiako gobernuari. Perturren desagerkerteagaitik 1976an egindako protesta ekitaldietan hil eban guardia zibilak irundarra. Irun-en bertan dagoen biktimen monolitoan ez ei da agerzen, baina Frankismoko torturatzaietzat joten dan Melitón Manzanas bai. Egoera hau aldatzeko Irungo udal arduradunekin berbetan dabilz eta horrez gain Espainbiako gobernuari eskatu deutse biktima moduan autortzeko.
