Korrikak Usansolo udalerria zeharkatu dau historian lehen aldiz

Usansolo herri txiki bat izaten jarraitzea gurako leuke Kudeaketa Batzordeko presidenteak

Agustin Aizpuru: “Metroak presino handia sartuko deusku”

Agustin Aizpuru, Usansoloko Kudeaketa Batzordeko presidentea / Bizkaia Irratia

Usansolok ez dau 24. Korrika ahaztuko. Izan be, Bizkaiko 113. udalerriak egitasmoa jaso dau historian lehen aldiz. Karabana pasau eta berehala, Agustin Aizpuru, Usansoloko Kudeaketa Batzordeko presidentea, Bizkaia Irratian euki dogu. Aizpuru harro agertu da, Usansoloko Udalak lekukoa eroan daualako. Ganera, hurrengo edizinoetan bardin gertatzea espero dau.

Beste kontu batzuk be jorratu doguz Aizpurugaz. Esaterako, etorkizunari begira dituan nahiak adierazo deuskuz: “Usansolo herri txiki bat izaten jarraitzea gurako neuke”. Momentu honetan, udalerriak 4.700 biztanle ditu, baina metroaren ondorioz gura bako hazkundea aurreikusten dabe: “Metroak presino handia sartuko deusku. Esaterako, kontratistak prest dagoz dagoeneko…”. Metro Bilbao 2028 edo 2029an helduko da Usansolora.

Metroaren harira, Geltokia Erdigunean plataforma eratu dabe eta euren aldarrikapena Korrikan ikusi doguzan zapi horietan islatu dabe. Halanda be, geltokiarena ez da Usansolok momentu honetan daukan auzi bakarra. Esaterako, Udaltzaingoaren behar argia ikusten dau Aizpuruk. Izan be, trafiko arazo ugari dagoz, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalea gertu dagoalako. Halanda be, urrats batzuk emon dabez beste arlo batzuetan: Udalak 14 behargin ditu dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00