
Agustin Ibarrolaren Euskadi 1977-1979 lanaren mihise zaharbarrituak aurkeztu dabez gaur Bilboko Arte Ederren museoan. Iberdrolaren laguntzeagaz, Arte Ederren Museoak daukan kontserbazino eta zaharbarritze programaren barruan sartzen da gaur aurkeztu dan erakusketea. Agustin Ibarrola artisteak Euskadi 1977-1979 izeneko horma-irudiaren ganeko dohaintza bi egin eutsozan museoari 2021. urtean. Tartean egoan Guernica koadroaz berak egindako interpretazinoa. Horrez gain, lan horren lau mihise be emon eutsozan. Oraingo honetan, geratzen ziran 27 mihisetatik 18 zaharbarritu dauz museoak. Irrintzi Ibarrolak, artistaren semeak azaldu deusku, friso narratibo bat dala artelan hau.
Diktadura osteko garaian egindako lana dogu Euskadi 1977-1979. Lan figuratiboa baina osagai abstraktoak daukazana. Jon Apodaca museoko kontserbazino eta zaharbarritze lanen koordinadorea izan da. Miren Alzuri, Patxi Cobo eta Txomin Badiola ibili dira lanean. Irrintzi Ibarrolak goraipatu egin dau euren lana, batez be, Badiola eskultorearena. Honek idatzi bat prestatu dau ‘Euskadi, Ibarrolaren instalazio bat mugan’ izenburupean.