Gorabidek BBK Kunan Bizkaiko eskola-umeak egindako 400 marrazkiz osotutako erakusketa inauguratuko dau, 60. urteurreneko ekintzen barruan. Deialdian Bizkaiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako goi zikloko 400 eskola-ume baino gehiagok parte hartu dabe, eta horren lanak erakusgai izango dira azaroaren 23ra arte. Bestalde, marrazki finalistak abendura arte izango dira ikusgai eraikineko kafetegian.
Deialdi honen helburua nerabeen kolektiboa adimen desgaitasuna daben pertsonen errealitatera hurbiltzea sustatzea eta Gorabidek 60 urte honeetan egin daun lanari buruzko euren ikuspegia azaldu dagiela. Irabazlea Lauxeta Ikastolako Aiala Bilbao Olabarri da. Lan nabarmenak ikastetxe honeetako ikasleek egin dabez. Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastola, Bermeoko Bihotz Sakratua Ikastetxea, Leioako Lamiako Eskola, Zamudioko Bizkaia Ikastetxea eta Ortuellako San Felix Ikastola.