Aimar Olaizola pilotari goiztuetarragaz egingo dogu berba asteon Aupa Bizkaia irratsaioko Kafetxu Bana tartean. Olaizola II garai guztietako pilotari onenen artean aurkitzen da, 14 txapel lortu dituelako profesionalen maila gorenean. Pilotari nafarrak zazpi biderrez irabazi Lau t’erdiko Txapelketa (2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta 2013), lau aldiz izan da Buruz Buruko Txapelketako txapeldun (2005, 2007, 2012 eta 2013) eta hirutan gailendu da Binakako Txapelketan (2008, Mendizabal IIgaz; 2011, Beginogaz; 2016, Urrutikoetxeagaz).
Halanda be, Olaizolak argi dauka zein dan lortutako garaipenik gozoena: “2005eko Buruz Buruko Txapelketa da lortu dodan txapelik bereziena“. Izan be, Juan Martinez de Irujo eukan aurrean eta markagailuari bueltea emoteko gai izan zan. Martinez de Irujogaz eukitako norgehiagoka alde batera itxita, harreman ona daukie biek gaur egun.
Baiko Pilotako kirol-arduraduna
2021ean bere kirol ibilbidearen amaierara heldu arren, Aimar Olaizolak lotura estua dauka gaur egun kirolarekiko. Izan be, Baiko Pilotako kirol-arloko arduraduna da Olaizola II. Beraz, gaur egungo pilotariekaz harreman estua dauka.