Urte biko lana izan da Asier Altunaren filmearen soinua sortzea

'Karmele' filmearen soinu bandaren egilea da musikari gernikarra

Aitor Etxebarria: “Ilusino handiz nabil soinu bandak sortzen”

"Karmele" filmearen aktoreak eta zuzendaria / Bizkaia Irratia

Gustora dabil Aitor Etxebarria musikaria filmeentarako soinu bandak sortzen. Karmele filmearen soinu bandaren egilea da Aitor Etxebarria musikagile gernikarra. Aurretik, El Hoyo filmearen edo Intimidad, Zeru Ahoak eta El cuerpo en llamas telesailen soinu bandea be sortu dau. Esan deuskunez, orain hamar bat urte jaso eban lehen enkargua filme baten soinu bandea sortzeko. Ordutik, ilusino handiz dabil.

Erronka handia

Esan dogunez Asier Altunaren Karmele filmearen soinu banda da bere azken lana. Urte bi luzez ibili da lan honetan. Musikeak egia esan, garrantzi handia dauka filmean. Estilo asko buztartzen dira ganera. Erronka handia izan dala esan deusku. Normalean zuzendariaren enkargua jasotzen dau baina ekoizlearen adostasuna be behar izaten da. Orain arte, askatasun handia emon deutse bere sorkuntza lanetan. Hori bai, zuzendariaren oneritxia derrigorrezkoa dala azaldu deusku.  Aurrera begira, soinu bandak sortzen jarraitzeko asmoa dauka sortzaile gernikarrak. Lan ugari daukaz esku artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00