Osalanek lan segurtasun eta osasunari buruzko biltzarra egin dau asteon

Lan osasun eta segurtasunaren nazinoarteko eguna da gaur

Aitor Gisasola: “Eraikuntza eta landa eremuko lan istripuek izugarri kezkatzen gaitue”

Bulego bat / Osalan

LAB sindikatuak gogoratu dau igaz Euskal Herrian 69 langile hil zirala lan istripuan eta aurton dagoeneko 18 behargin hil dirala. LABetik gaineratu dabe prebentzinoaren aldeko borrokea indartzeko sasoia dala eta asteon Euskalduna Jauregian gai honi buruz egin daben kongresua zuritze ariketa bat izan dala. Patronalari eta mutuei beste alde batera begiratzea leporatu deutse LABek.

Aitatutako kongresu hori Osalanek deitu dau eta Osalanetik dinoe gizartea lan segurtasunak daukan garrantziaz kontzientziau behar dala. Era berean enpresaburuek eta beharginek lan segurtasunagaz daben konpromisoa sendotu behar dala uste dau. Osalaneko ordezkaria dan Aitor Gisasola euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular