Ordutegiari begira beranduago iluntzen da eta burmuin egiturak nahasten dira

Gizakiok ordu aldaketeari egokitzeko gaitasuna daukagu

Aitziber Torre (psikologea): “Ordu aldaketeak lo faltea eta nekea dakarz”

Zapatuan ordu bietan hirurak izango dira / Bizkaia Irratia

Ordu aldaketa Espanian 1974. urtean ezarri zan petroleo krisia eta gero. Helburua energia aurreztea zan. Loaren adituek diranak zalantzan jartzen dabe guzti hau. Aitziber Torre Bizkako Psikologoen Alkargoko kideagaz berbetan egongo gara eta berak  azaldu deuskunez 2 ordutegigaz arautzen dogu egunerokoa. Batetik eguzki ordutegia (eguzki orduak eta iluntasuna, egunez bizi gara, iluntasuna atsedenagaz lotuta, egitura biologikoek eguna eta gaba desbardintzen dabe…) dago eta bestetik gizarte eta lan ordutegia (denborea gure aisialdia eta lana aprobetxetako kudeatzen dogu).

Neguko ordutegian gitxi gora behera parekatuta doaz, gizarte-lan ordutegia ordu bat aurreratzen dogu baina eguzki ordutegia bardin mantentzen da. Honen ondorioz ordutegiari begira beranduago iluntzen da, burmuin egiturak nahazten dira. Honek melatoninari eragiten deutso.

“Beranduago lokartzen gara eta honek esan gura dau lokartzeko zailtasunak dagozala eta lo kalidade txarragoaren ondorioz gauean gehiagotan esnatzen garela. Lo falteak eraginda kontzentrazino arazoak eta nekea antzemoten doguz” azaldu dau Aitziber Torrek. Ondorio honeek igarriko dira hurrengoko egunetan, baina lasai egon ahal gara gizakiok egokitzeko gaitasuna dogulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular