
Alzheimerraren kontrako tratamendu barria onartu dau Europako Batzordeak asteon. Lecanemab botika oso barritzailea da, baina kontrako efektuak be ditu. Dana dala, momentu honetan dagoeneko eskuragai dago Ameriketako Estatu Batuetan, Britainia Handian edo Japonian.
2024ko bagilean kontrako txostena argitaratu arren, botikaren aldeko erabagia hartu dau Europako Batzordeak. Edozelan be, tratamenduak muga zorrotzak ditu. Lecanemab dalakoak garuneko edemak eta hemorragiak eragiten deutse gene zehatz bat daukien pertsonei. Beraz, aitatutako genea daukien pertsonek erresonantzia magnetikoa egin behar dabe tratamenduari ekin aurretik eta beste hiru prozesuan zehar. Ganera, noski, sintoma barrien agerpena kontrolpean euki behar da.
Del Arcok, dana dala, oso positibotzat jo dau medikamenduaren agerpena. Tratamendua alzheimerraren etapa goiztiarrean erabili ahal da eta gaixotasunaren aurrerapena moteltzen dau, sendatu ez arren. Emondako urrats barriak, gainera, beste ikerketa batzuk be ahalbidetzen ditu.